Musikaz lagundutako bertso saioa hartu zuen Txaltxa Zelaiak barixakuan

Musikaz lagundutako bertso saioa hartu zuen Txaltxa Zelaiak barixakuan
2020/09/21 eta kitto!
Barixaku arratsaldeko ekaitzak ez zituen beldurtu Hankamotxak bertso eskolakoak eta, hasierako asmoari jarraituz, Txaltxa Zelaian egin zuten bertso saio musikatua. Hori bai, koronabirusarekin kutsatzea saihesteko neurriak tartean zirela, urtero egin ohi den saioak oraingo honetan oso bestelako irudiak laga dizkigu, harmailetan zeudenek pertsonen arteko segurtasun tarteak zaintzeaz gain, maskara jantzita gozatu baitzuten bertsoekin. IKUSI ARGAZKIAK HEMEN.

IDOIA LAHIDALGAREN BIDEO HONETAN DAUKAZUE SAIOAREN LABURPENA:

[video width="848" height="480" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/09/VID-20200921-WA0001.mp4"][/video]