Narruzko Zezen lehiaketako irabazleei saria eman zien Rubiok

Narruzko Zezen lehiaketako irabazleei saria eman zien Rubiok
2012/02/23 eta kitto!

Atzo arratsaldean, Antzerki Jardunaldien irekiera ekitaldian jaso zituzten sariak 27. Narruzko Zezen lehiaketako irabazleek, hitzaldia ematen egon zen Juan Carlos Rubio aktorearen eskutik. Epaimahaiak aurreikusitako sarietako batzuk eman barik lagatzea erabaki zuen, baina hauek izan dira aurten saria jaso duten gazteak: antzez-gidoien atalean, euskeraz, Itzioko Dandara Sánchez Pereirak akzesita eraman du "Super-heroiak" izenburukoarekin eta gaztelerazko lehen saria, berriz, ikastetxe bereko Amaia Alberdi Luengok jaso du, "La extraña invitación" lanarekin; artikuluetan, euskeraz, akzesita La Salle Azitaingo Ander Curiel Ayorak eraman du eta gaztelerazko lehen saria, 13 urtera artekoen artean, lehen saria Itzioko Irene Amarillarentzat izan da "Experiencia teatral" lanarengatik eta bigarrena ikastetxe bereko Malen Illarramendi Beitiarentzat, "Mucha mierda" lanarengatik; eta 17-25 urte bitartekoen mailan lehen saria Koldo Carranzak eskuratu du "El teatro, medio para transmitir lecciones de vida" lanarengatik.