Nerea Gorritik bere lehen singlea kaleratu du, ‘Sunday morning’

Nerea Gorritik bere lehen singlea kaleratu du, ‘Sunday morning’
2022/12/14 eta kitto!
Taula gainean edo mikrofono atzean, Nerea Gorritik artista handia dela erakutsi du beste behin. Eibartarrak ‘Sunday morning’ kaleratu du, bakarlari bezala argitaratzen duen lehen lana.

Gorriti ondo babestuta egon da abestiaren sorkuntzan, Iker Lauroba ibili baita produkzio lanetan, Iñaki Salvador pianoan, Joan Codina kontrabaxuan eta Hilario Rodeiro baterian. Azala, gainera, beste eibartar batek egin du, Mikel Gaugerrek.