‘Ni, munduko txarrena’ antzezlana saritu dute Emakumezko Antzerki Zuzendarien Txapelketa Nazionalean

‘Ni, munduko txarrena’ antzezlana saritu dute Emakumezko Antzerki Zuzendarien Txapelketa Nazionalean
2021/03/01 eta kitto!
Ylenia Baglietto eta Nerea Gorriti aktore eibartarrek urtebete daramate ‘Ni, munduko txarrena’ antzezlana eszenatoki gainera eramaten eta arrakastaz gainera. Izan ere, aurreko asteburuan pare bat sari jaso zituzten Torrejón de Ardozen (Madril) egin zen Antzerki Zuzendarien Txapelketa Nazionalean.

Olga Margallok antzezlanaren zuzendariak bigarren saria jaso zuen ‘Un animal en mi almohada’ ikuskizuneko Vanessa Espínen atzetik; eta, horrez gain, Jose María Rodero sari berezia jaso zuen, hiru izendapenetatik sari bi jasoz.