#NikEtxeanEsperimentuak maiatzerako egutegia prestatu du Elhuyarrek

#NikEtxeanEsperimentuak maiatzerako egutegia prestatu du Elhuyarrek
2020/05/04 eta kitto!
Apirilean ekimenak izan duen arrakasta ikusita, Elhuyarrek neuronak eta irudimena astintzeko erronkaz betetako #NikEtxeanEsperimentuak egutegia argitaratuko du berriz. Gaurtik aurrera, astelehenetik eguenera erronkak kaleratuko dituzte eta barixakuetan, berriz, ikertzaile gazte batekin solasaldia. Azken hori izango da, hain zuzen, berritasun nagusia: Lehen elkarrizketa Maitane Alonso Monasterio medikuntza-ikaslearekin egingo dute: “Ikerketa da bere pasioa, eta, orain bizi dugun egoerarako aholkua ere eskatuko diogu”. Artikoan klima-aldaketaren ikerketan dabilen Naima El Bani Altuna bilbotarra, beste planetetako atmosferak ikertzen dituen Itziar Garate Lopez astrofisikaria eta telekomunikazio-ingeniaria, musikaria eta Big Dataren apasionatua den Lorea Argarate Zubia ere elkarrizketatuko dituzte. Erronkek gazteen irudimena eta neuronak astinduko dituzte: hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki…

Elhuyarren Bizilabe-ren webgunean (bizilabe.elhuyar.eus) egongo dira ikusgai egutegia, erronkak eta elkarrizketen bideoak. Orokorrean 10-15 urte bitartekoei zuzendutako ekintzak izango dira, “den-denak etxean dauden baliabideak erabiliz eta etxetik bertatik gauzatzeko modukoak”. Eta familian zientzia eta teknologiarekin lotutako jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi ditu Elhuyarrek. Horrekin batera, etxean egindako erronkak sare sozialetan zabaltzera animatu nahi dute jendea, horretarako #NikEtxeanEsperimentuak traola erabilita.

Gaurtik hasita, hauek dira aste honetarako erronkak:

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001