Nøgen eta Kokein taldeen kontzertuak Gabonak girotzeko

Nøgen eta Kokein taldeen kontzertuak Gabonak girotzeko
2020/12/14 eta kitto!
Coliseoak Nøgen eta Kokein musika taldeen kontzertuak jasoko ditu hilaren 23n (19:00etan) eta 29an (19:30ean), hurrenez hurren. Kontzertu bien sarreren prezioa 10 eurokoa izango da (7 euro Coliseo Lagunentzat) eta Coliseo antzokiko leihatilan erosi daitezke, astelehen eta barixakuetan (17:30etik 19:30era) eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago; edo, bestela, Kutxabank bitartez.

Nøgen taldea 2016. urtean sortu zuten. Donostiarrak hiruko gisa hasi ziren pop-folk doinuekin, baina 2017az geroztik boskote bezala dihardute. 2018an kaleratu zuten lehen LPa eta 'Under alt' izeneko disko berriarekin datoz orain Eibarrera. Ahots-harmonia zainduekin, eta ukelele eta gitarra akustikoen erabilerarekin, euskaraz abestutako folk-pop doinuei esker arrakasta lortu dute azken urteotan.

https://youtu.be/gjz2goaQjXA

Kokein, bestetik, Eibarko eta Euskal Herriko musikaren ikurretako bat da. Taldeak 20 urte bete ditu eta urte hasieran ‘Lera’ izeneko lana eskaini zien zaleei, opari moduan. Otsailean, aratosteetan, kontzertua eskaini behar zuten Untzagan, baina Zaldibargo zabortegian gertatutakoaren ondoren bertan behera laga behar izan zuten. Orain, ordea, urte berezi hau herrikideen aurrean eskainitako kontzertuarekin amaitu ahal izango dute.

https://youtu.be/HIX77QHp9so

https://youtu.be/_izL5aMzC-A