Nor Naiz taldeak lehen diskoa kaleratu du

Nor Naiz taldeak lehen diskoa kaleratu du
2020/05/25 07:16
eta kitto!
Gorka Baskaran (bateria), Alex Ariznabarreta (baxua) eta Josu Gil (gitarra) eibartarrek osatzen dute ‘Nor naiz’ taldeak lehen diskoa atera du, eta Eskulan dendan dago salgai. Musika talde eibartarrak Facebooken eta YouTuben jarri zituzten diskoaren abestiak apirilean, baina bere helburua disko fisikoa ateratzea zen.

Pandemiak bete-betean harrapatu ditu Nor Naizen asmoak eta egoera arraro honen erdian diskoa amets bat zela pentsatu izan dute, baina azkenean argia ikusi du. “Heldu da momentua kaliak berreskuratzeko, natura besarkatzeko eta libre bizitzeko!, adierazi dute sare sozialetan.

Diskoak, gainera, Iñaki Larrañaga artista eibartarraren irudiak ditu.