Oier Guillan idazlearen "Mr. Señora" liburuari buruz arituko dira gaurko Idazlearekin Harixa Emoten saioan

Oier Guillan idazlearen "Mr. Señora" liburuari buruz arituko dira gaurko Idazlearekin Harixa Emoten saioan
2022/12/20 08:33
eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen urteko azken saioa izango da gaurkoa. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Oier Guillan idazlearekin “Mr. Señora” liburuari buruz aritzeko aukera izango da Portalean (3. batzartokian), Ainhoa Aldazabalek zuzenduko duen saioan. Egitasmoa Eibarko Udal Liburutegiak antolatzen du, …eta kitto! Euskara Elkartearekin lankidetzan.

Oier Guillan (Donostia, 1975) euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea da. Oreretako Mikelazulo taldeko kidea izan zen. 2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, haiekin taularatu ditu Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi, Salto eta Hura ez da lekua bezalako lanak.