Deba eta Donostia: Martin Zalakainen azken geltokiak

Deba eta Donostia: Martin Zalakainen azken geltokiak
2022/09/28 eta kitto!
Euskal Herrian barrena bost urteko bidaia borobiltzera doa Martin Zalakain datozen asteetan. Irailaren 17an Oñatin egon ostean, Deba (urriak 1) eta Donostia (urriak 23) izango ditu azken geltokiak. Bost urte bideetan, pandemiaren urte-terdiko etena tartean, hogeitapiku emanaldi, milaka ikusle eta emozio. Dantzaren bidez literatur klasiko bat kontatzeaz gain, Martin Zalakain protagonistak adina abentura bizitzeko aukera eman digu Juan Antonio Urbeltzek eta Ander Lipusek zuzendu eta Argia eta Artedramaren eskutik eszenaratutako ikuskizunak. Eibarko Kezka dantza taldeko hainbat dantzarik hartzen dute parte ikuskizunean.

Martin Zalakain: azken geltokiak 2022



  • Urriak 1, Deba, kiroldegia.

  • Urriak 23, 19:30, Donostia, Victoria Eugenia antzokia.