Oraindik ere badago Arrate bezperako bertso afarirako txartelak erosteko aukera

Oraindik ere badago Arrate bezperako bertso afarirako txartelak erosteko aukera
2022/08/29 15:19
eta kitto!
Irailaren 7an, Arrate bezperan izango da …eta kitto! Euskara Elkarteak jaien harira antolatu ohi duen bertso afaria. Aurten lehen aldiz Tiro Pitxon jatetxean egingo da, 21:00etan hasita, eta nahi duenak txartelak erosteko aukera dauka, oraindik batzuk geratzen dira eta. Interesdunek Guridi eta Kultu tabernetan, baita Tiro Pitxon jatetxean ere eros dezakete txartela, 38 eurotan.

Betiko moduan, aurten ere puntako bersolariak arituko dira afalostea bertsoekin girotzen: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea, berriz, Jon Mikel Mujika izango da.