"Orquesta de Malabares" ikuskizuna eskainiko dute bihar Errebal Plazan

"Orquesta de Malabares" ikuskizuna eskainiko dute bihar Errebal Plazan
2021/10/29 eta kitto!
Bihar 20:30ean aurkeztuko dute “Orquesta de Malabares” ikuskizuna, Errebal Plazan. Pistacatro Productora de Soños konpainiak sortutako ikuskizun berri honetan zirkoak eta musikak bat egiten dute, familia osoa entretenitzeko moduko saio benetan berezia eskaintzeko. Izan ere, sei malabarista arituko dira, zuzeneko musikarekin lagunduta. Horretarako saioa egiten duten herri bakoitzeko Udal Musika Bandekin batera aurkezten dute ikuskizuna, eta gurean, beraz, Eibarko Cielito Musika Bandakoak izango dituzte lagun. Pablo Reboleirok zuzenduta, Arturo Cobas, Dulce Duca, Aitor Garuz, Santiago Montero, Guillermo Porta, eta Daniel Sanchez artistek jardungo dute ordubete inguruko iraupena duen lan honetan. Sarrera doan izango da, gonbidapenarekin (aurretik eskuratu daitezke, Kutxabank-en; gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira).