Ostiralera arte ikusgai egongo da Jesika Martinez-Alcocer artistaren erakusketa

Ostiralera arte ikusgai egongo da Jesika Martinez-Alcocer artistaren erakusketa
2015/05/13 eta kitto!

 



Oraindik zabalik dago Armagintzaren Museoaren harreralekuan "Animal Culture", Jesika Martínez-Alcocer artistaren erakusketa. Eguazten eta ostiral bitartean zabalik egongo da 16:00etatik 20:00etara (sarrera dohainik). Portaleko azken pisuan ikusgai ipiniko duten proiektua ilustrazioan eta oihal estanpazioan oinarritutakoa da. Artista gazteak artisau-ekoizpenaren bitartez edizio mugatuak sortu ditu, serigrafia teknikaren bidez produktu esklusiboak eskaintzeko: kamisetak, sudaderak eta oihalezko poltsak, guztiak eskuz estanpatuak. Egileak dioenez, "animali-gizakiendako sortutako marka da. Hau da, natura eta kulturaren artean oreka izatea posible dela uste dugun guztiondako sortutakoa".