Pape Niang senegaldarraren migrazioa eta bizipenak kontatzen dituen liburua aurkeztuko dute eguztenean

Pape Niang senegaldarraren migrazioa eta bizipenak kontatzen dituen liburua aurkeztuko dute eguztenean
2023/02/13 eta kitto!


Eibarko Helduen Eskolak antolatuta, “Hasiera berri bat” liburuaren aurkezpena egingo da eguaztenean Armeria Eskolan, 11:00etan, interesa duen edozeinentzat ateak zabalik izango den ekitaldian. Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariak Senegaldik Bilbora Pape Niang-ek egindako migrazioaren barne-bidaia kontatzen du liburuan, senegaldarraren bizipen eta gogoetak bertan bilduta. Aurkezpena liburuaren egileak berak eta kontatzen den istorioaren protagonistak, Pape Niang-ek (Inor ez da ilegala elkartea / Bilboko Mbolo Moye Doole elkartea) egingo dute.