Papiroflexia tailerra antolatu du Biharrian espazioak datorren zapaturako

Papiroflexia tailerra antolatu du Biharrian espazioak datorren zapaturako
2016/02/10 eta kitto!
Biharrian espazioak hurrengo asteetarako antolatutako jardueren barne, "Papirofexia tailerra" izango da otsailaren 13an, zapatua, Ubitxako lokaletan.  Tailerra8 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago (adin mugarik gabe), eta 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da. Irakaslea Rafa Rodrigo izango da. Plaza mugatuak direnez, ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako apuntatubiharrian@gmail.com helbidea erabil daiteke.

Tailer honetaz gain, otsailerako beste hainbat jarduera antolatu dituzte Biharrian-ekoek. Otsailaren 20an, egurraren inguruko "La familia Plómez" tailerra egingo da; otsailaren 25ean "Diseinu Grafiko eta Industriala Eibarren" erakusketa jarriko da martxan Armagintzaren Museoan, Ana Orozko eibartar artistaren eskutik; eta 26an, "Biharrian Aulkiaren Diseinu Lehiaketa"ren sari banaketa eta erakusketa egingo dute Ubitxako lokaletan, 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 26an zabaldu zituen ateak Biharrian, lau enpresa gazteren elkargune den Ubitxako eraikinak. Gazte hauek lan espazioa partekatzeaz gain, sorkuntza eta kultura zentro ere bilakatu nahi dute eraikina. Hilabete bakoitzeko gai bat jorratuz, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte. Informazio gehiago: www.biharrian.com. Tel: 943 01 42 96