Parte-hartze handia Galiziako Etxeak antolatutako marrazki lehiaketan

Parte-hartze handia Galiziako Etxeak antolatutako marrazki lehiaketan
2013/01/14 eta kitto!

Urteroko moduan, Gabonak agurtu eta egun gutxira, hurrengo Gabonetarako postala aukeratzeko marrazki lehiaketa egin zuten As Burgas Galiziako Etxean. Ume mordoak hartu zuten parte zapatu arratsaldeko jardueran eta irabazleak Ander Arce, Jone Rodríguez eta Xabier Varela (hiruak 9 urtekoak) izan ziren 6 eta 9 urte bitartekoen mailan; 10 eta 12 urte bitartekoen mailan, berriz, Ines Moreno, Nuria Escalante eta Nahia Unzetabarrenetxea izan ziren irabazleak, hurrenez hurren. Postalerako erabiliko duten marrazkia nagusien mailako lehen saria jaso duen Ines Morenok egindakoa izango da.