Pentación Espectáculos-ek Querida Matilde taularatuko du Coliseoan

Pentación Espectáculos-ek Querida Matilde taularatuko du Coliseoan
2012/03/05 eta kitto!

Atzoko arrakastaren ondoren, gaur berriz ere Pentación Espectáculos konpainiaren eskutik Querida Matilde antzezlana ikusteko aukera izango da Coliseoan, 20.30etan, 35. Antzerki Jardunaldien eskutik. Lola Herrera, Daniel Freire eta Ana Labordeta izango dira taula gainean, umorez gainezka egiten duen antzezlanean.