‘Perez sagutxoa’ antzezlanaren emanaldia bertan behera laga dute

‘Perez sagutxoa’ antzezlanaren emanaldia bertan behera laga dute
2021/12/22 eta kitto!
Glu-Glu konpainiak abenduaren 28an Coliseoan eskaini behar zuen ‘Perez sagutxoa’ antzezlanaren ikuskizuna bertan behera laga dute, konpainian koronabirusaren agerraldi bat izan delako.

Udalak jakinarazi duenez, Internet bidez erositako sarreren dirua automatikoki itzuliko da, eta leihatilan erositako sarrerak itzultzeko Coliseoaren leihatilara eraman beharko dira.