Peter Pan musikala zapatuan Elgetako Espaloian ikusgai

Peter Pan musikala zapatuan Elgetako Espaloian ikusgai
2013/01/28 00:00
eta kitto!

Datorren zapatuan, otsailaren 2an eskainiko dute Peter Pan ikuskizun musikala Elgetako Espaloia kafe antzokian, emanaldi bitan (16.00etan eta 19.30etan). Ikuskizuneko koreografiak prestatzen Irene Hernando eibartar gazteak jardun du beharrean eta, gainera, ikuskizunean taula gainean ikusteko aukera izango da. Ikuskizunaren produkzioaren ardura Pikupe Produkzioak-ek hartu du bere gain eta Bergaran egindako aurkezpenean azaldu zutenez, "euskarazko ikuskizuna da Peter Pan eta herrigintzatik asko dauka. Beraz, primeran egokitzen da Espaloiaren, Pikuperen eta Bergarako Musika Eskolaren filosofietara. Gainera, Espaloiak musikal bat hartzen duen lehengo aldia izango da". Taula gainean 120 aktore-dantzarik jardungo dute eta orkestrak ere zuzenean joko du. Sarrerak honezgero salgai daude Pikupeko bulegoan, Bergarako Musika Eskolan, Espaloian (leihatilan) eta Espaloiko webgunean.