Pianojole gazteen emanaldi bikaina

Pianojole gazteen emanaldi bikaina
2013/02/18 eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 17) IV. Eibarko Gazteen Piano Jaialdia hartu zuen Coliseo antzokiak (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak antolatutako jaialdian Musika Eskolan bertan, Isabel Laspiur irakaslearekin, Musikum-en zein beste akademiaren batean pianoa ikasten diharduten herriko 55 piano ikaslek (11-18 urte bitartekoak) bikain jardun zuten.