Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak agortu egin dira

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak agortu egin dira
2012/11/20 00:00
eta kitto!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 1ean (zapatuan, 16.30etan eta 19.00etan) eta 2an (domekan, 16.00etan eta 18.30etan) eskainiko dituzten Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizunaren lau funtzioetarako sarrera guztiak saldu egin dira eta, beraz, ez dago txartela eskuratzeko modurik, ez sarreren salmentarako ipinitako hiru dendetan ezta ikuskizunaren antolatzailea den …eta kitto! Euskara Elkartearen bulegoan ere.