Plazatik Gaztetxera bertso-txapelketa Eibarrera bueltan. Apirilaren 27an izango da Eibarko Gaztetxean

Plazatik Gaztetxera bertso-txapelketa Eibarrera bueltan. Apirilaren 27an izango da Eibarko Gaztetxean
2018/04/19 eta kitto!
Iazko etenaldia eta gero, aurten gurean izango da berriz ere Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa, bere 16. edizioan. Finalaurreko saioa datorren asteko barixakuan, apirilaren 27an egingo da Eibarko Gaztetxean eta afarirako txartelak Beleko eta Buenos Aires tabernetan ipiniko dituzte salgai, 6 eurotan.