Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren finala bihar jokatu da Eibarko Gaztetxean

Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren finala bihar jokatu da Eibarko Gaztetxean
2012/06/29 eta kitto!

Aurreko barixakuan Plazatik Gaztetxera sariketako bigarren finalerdia jokatu zen Soraluzen eta bertan jardun zuten bertsolarien sailkapena honela geratu zen, behin puntuazioak banatuta: Nerea Ibarzabal-Xabat Galletebeitia 200 punturekin finalerako zuzenean sailkatu ziren eta sailkapenean hurrengoak Mikel Olaizola-Eneko Beretxinaga (198 puntu), Peru Vidal-Imanol Uria (187 puntu) eta Maddi Sarasua-Aimar Karrika (171'5 puntu) izan ziren. Gauzak horrela, bihar (zapatua, ekainak 30) Eibarko Gaztetxean jokatuko den finalean lau bikote horiek jardungo dute.
Finala bazkalostean izango da eta bazkaritarako tiketak salgai daude (5 euro) txapelketa antolatu duten gaztetxeetako herrietan: Eibarren, Karrika eta Depor tabernetan; Mutrikun, Zubixa tabernan; Zumaian, Nikol tabernan; Markinan, Erlatx tabernan eta Gaztetxean; Elgoibarren, Iratxo eta Lanbroa tabernetan; Deban, Aitor tabernan; eta Soraluzen, Arrano tabernan.