Policarpo Larrañaga apaiza izan du kontuan Antxon Narbaizak Eibar Rebistan

Policarpo Larrañaga apaiza izan du kontuan Antxon Narbaizak Eibar Rebistan
2022/04/06 eta kitto!
Policarpo Larrañaga “Don Poli” apaizaren bizitza eta obren inguruan jardun du Narbaizak bere azken lanean, Eibar Rebistan kaleratutako artikuluan. Plazentzian jaio eta apaiztu ondoren, Eibarren hainbat urtetan bizi izan zen Larrañagak eztabaida-mitin askotan hartu izan zuen parte eta abilezia ikaragarria zuen jendearen aurrean hitz egiterakoan. Sindikalgintza katolikoan izandako protagonistetako bat ere izan zen “Don Poli” apaiza.