Publizitate eskaintza berritzailea garatu du ...eta kitto! Euskara Elkartearen astekariak

Publizitate eskaintza berritzailea garatu du ...eta kitto! Euskara Elkartearen astekariak
2021/05/03 eta kitto!
Eibarko etxeetan eta leku estrategikoetan doan banatzen den argitalpen bakarra da ...eta kitto! astekaria. Duela gutxi publizitate katalogo berria argitaratu dugu, zeinetan ohiko paperezko eskaintzez gain, webgunean, sare sozialetan eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako eskaintzak aurkezten diren.

15.000 irakurle ditu astero-astero aldizkariak eta 40 orrialde dituen alea banatzen da barixaku guztietan Eibarko etxeetan eta leku estrategikoetan. 30.000 bisita ditu hilero www.etakitto.eus webguneak; Facebookeko profilak 3.662 jarraitzaile ditu egun; eta, Instagramekoak, aldiz, 1.675.

PUBLIZITATE KATALOGOA deskargatzeko, egin klik hemen.


Urko Caravan enpresarekin elkarlanean ekoitzi berri dugun publizitate-bideoa daukazue ikusgai behekaldean.