Puntu eta joskintza lanen erakusketa zabaldu dute Untzagako jubilatu etxean

Puntu eta joskintza lanen erakusketa zabaldu dute Untzagako jubilatu etxean
2019/06/06 eta kitto!
Atzo arratsaldean zabaldu zuten Untzagako jubilatu etxean bertako taldeak ikasturtean egin dituen puntu eta joskintza lanen erakusketa. Ikusi nahi duenak ekainaren 13ra arte izango du aukera, astelehenetik barixakura bitartean, 19:30etik 20:30era eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.