‘Raquetistas’ liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Kultun

‘Raquetistas’ liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Kultun
2023/03/01 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak Olatz Gonzalez Abrisketak idatzitako ‘Raquetistas. Gloria, represión y olvido de las pelotaris’ profesionalen liburuaren aurkezpen-solasaldia jasoko du gaur, 18:30ean.

Gaurko saioan idazleak eta Amets Castrejana Fernandez antropologoak hartuko dute parte eta Eibarren bereziki garrantzia handia izan zuen erraketisten inguruan jardungo dute, besteak beste.

Liburu horrek euskal pilotaren historia omisio batean oinarrituta dagoela erakusten du, egilearen arabera: “Erraketistena, estatuko hiri guztietara hedatu eta Kuban, Brasilen eta Mexikon ere jokatu zen modalitate bat. Sei hamarkadatan jarraian, jatorri desberdinetako mila emakume baino gehiago, gehienak euskaldunak, pilotatik bizi izan ziren eta ospea eta errekonozimendua lortu zuten. Hala ere, jokoan zeuden proiektu nazionalak kantxetatik eta oroitzapenetatik ezabatu zituzten”. Garai hartako dokumentuen eta lekukotasun batzuen berrikuspen sakon baten bidez, oso bestelako kirol-panorama berreraikitzen du liburuan, “kirola beti gizonen esparrua izan ez zela erakusteko”.

raquetistas olatz gonzalez abrisketa