Eibarko 675. urteurreneko hiru logotipo finalisten artean irabazlea aukeratzeko botazioa zabaldu dute

Eibarko 675. urteurreneko hiru logotipo finalisten artean irabazlea aukeratzeko botazioa zabaldu dute
2021/01/21 eta kitto!
Eibarko herriaren sorreraren 675. urteurrenean erabiliko den logotipo lehiaketara 11 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak hiru finalista hauek aukeratu ditu: “Roble & Laurel”, “Logotipo del 675 aniversario” eta “Logotipo conmemorativo de Eibar”. Hiru finalistak Udalaren webgunean jarri dituzte, gaurtik hasita eta hilaren 31ra arte herritarrek botoa eman dezaten.

Bozketan parte hartzeko 14 urtetik gora izan behar da eta Eibarren erroldatuta egon. Botoa emateko esteka honetan dagoen formularioa bete behar da. Izen-deiturak eta NAN, AIZ edo pasaportea, hori besterik ez da adierazi behar, eta hiru logotipoetako bat aukeratu.