Rosendo bihar Astelenan izango da kontzertuan, Lambrettaren eskutik

Rosendo bihar Astelenan izango da kontzertuan, Lambrettaren eskutik
2011/11/18 eta kitto!

Lambretta klubekoen eskutik Rosendo Mercadok zapatu gauean kontzertua emango du Astelehena frontoian, 23.00etan. Aurkezpen laburra behar duen Carabanchel-en hazi eta bizi den artistak ibilbide luzea darama musika munduan eta hainbat taldetan jardundakoa da, besteak beste desagertutako Ñu eta Leño-n. Bere diskografia osatzen duten lanen zerrenda luzean azkena "A veces cuesta llegar al estribillo" da, Landetan 2010eko martxoan grabatutako diskoa. Kontzerturako sarrerak interneten www.jaiproductions.net helbidean daude salgai (20 eurotan) eta Astelena frontoiko lehiatilan ere salgai ipiniko dituzte (25 eurotan).