San Andres bertso-jaialdirako sarrerak gaurtik aurrera salgai

San Andres bertso-jaialdirako sarrerak gaurtik aurrera salgai
2012/11/12 00:00
eta kitto!

San Andres bertso-jaialdirako sarrerak gaur (astelehena, hilak 12) ipini dituzte salgai, 5 eurotan, Sagar-Bitza, Kultu eta Depor tabernetan. Jaialdia azaroaren 25ean (domekan) izango da, 18.30etan Portalean.
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jaialdian berritasunak sartu dituzte aurten: bertsolariek jardungo dute, baina musikak lagunduta. Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Alaia Martin bertsolarien bertsoei, Ixak Arrutik (gitarra) eta Eneko Sierrak (saxoa) musika jarriko diete. Bertso-saioa hasi aurretik, San Andres bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira.