San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du aurten ere Arrate Kultur Elkarteak

San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du aurten ere Arrate Kultur Elkarteak
2022/01/10 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du aurten ere. Edurne Zenarruzabeitiak emango du ikastaroa, urtarrilaren 29an, 11:00etatik 13:00era elkarteko lokaletan. Izena emateko edo informazioa eskatzeko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 638 284 912 telefono zenbakira deitu. Iazko ikastaroan grabatutako bideoa ikus dezakezue jarraian:





Bestalde, egunotan Alberto Ibañezen margolanak ikus daitezke Topalekuan. Erakusketa urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik, egunero 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara ere.