San Blas opilak egiten ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak

San Blas opilak egiten ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak
2021/01/19 eta kitto!
Aurtengo kultur egitasmoekin hasteko, Arrate Kultur Elkarteak San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 30ean izango da, 11:00etatik 13:00era, eta Edurne Zenarruzabeitiak emango du Arrate Kultur Elkartearen lokaletan. Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskatzeko edo-eta izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo, bestela, 638284912 telefono zenbakira deitu.