Sanblasak nola egin ikasteko tailerra antolatu du Arrate Kultur Elkarteak zapaturako

Sanblasak nola egin ikasteko tailerra antolatu du Arrate Kultur Elkarteak zapaturako
2023/01/25 17:24 eta kitto!
Urtero bezala, San Blas opilak nola egin ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartekoek. Zapatu goizean izango da tailerra, 11:00etatik 13:00era bitartean, Arrate Kultur Elkartean bertan, eta Edurne Zenarruzabeitiak emango du. Kultuko bazkideentzat doan izango da eta bazkide ez direnei, berriz, 5 euro kobratuko zaizkie. Izena emateko 638284912 telefono zenbakira deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke.

kartela