Sanjuanetarako kartel lehiaketa antolatu du Udalaren Kultura Batzordeak

Sanjuanetarako kartel lehiaketa antolatu du Udalaren Kultura Batzordeak
2020/04/30 17:29
eta kitto!
Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak San Juan jaietarako kartel lehiaketa antolatu du. Lanak entregatzeko epea astelehenean (maiatzaren 4an) hasi eta maiatzaren 25ean (gauerdian) itxiko da eta, oraingo honetan, lehiaketarako lanak bakarrik elektronikoki aurkeztu daitezke: www.eibar.eus Eibarko Udalaren web orrian sartu eta bertan erantsi beharko da kartela, formatu digitalean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin). 15 urtetik gorakoen kasuan, NAN formatu digitalean erantsi beharko da, gainera. Antolatzaileek argi laga dutenez, emailez bidalitako lanik ez dute onartuko.

Gaia, kolorea etab. egilearen aukerakoak izango dira, baina kartelean derrigorrez agertu beharko da Sanjuanak Eibarren 2020 esaldia. Saria 600 eurokoa izango da eta, horrez gain, bi sari berezi egongo dira haurrentzat (10 urtera arte eta 11-14 urte bitartekoak). Lehiaketari buruzko informazio guztia eta parte hartzeko bete beharreko baldintzak Udalaren web orrian kontsultatu daitezke.