Santa Ageda bezperarako entsegu irekia egingo da gaur 20:00etan Musika Eskolan

Santa Ageda bezperarako entsegu irekia egingo da gaur 20:00etan Musika Eskolan
2023/01/31 eta kitto!
Santa Ageda bezperan koplak kantatzera irtengo direla eta, gaur 20:00etan entsegu irekia egingo da Juan Bautista Gisasola Udal Musika Eskolan, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte gaurko saiora, koplak ikasi eta abesteko. Zapatuan, otsailaren 4an irtengo dira kalera, santaeskean, 19:30ean, eta ekitaldi horretan ere beraiekin batera aritzeko gonbidapen irekia egin dute.

gonbidapen