Sarrera gutxi gelditzen dira libre Nieves Concostrinaren hitzaldirako

Sarrera gutxi gelditzen dira libre Nieves Concostrinaren hitzaldirako
2022/10/05 eta kitto!
Historian aditua den Nieves Concostrina kazetari eta idazleak Eibarko bonbardaketari buruzko hitzaldia eskainiko du barixakuan, 19:00etan, Coliseo antzokian. ‘De las tragedia que provocó el golpe de estado, al Guernica de Picasso’ izango da saioaren izenburua.

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena behar da sartzeko. Hauek Coliseo antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira barixakuan edo, bestela, Kutxabank bitartez. Ekimenak oso erantzun ona izan du eta gonbidapen gutxi daude eskuragai momentu honetan.