Sinatrari buruzko dokumentala eta erakusketa Untzagan

Sinatrari buruzko dokumentala eta erakusketa Untzagan
2015/10/14 00:00
eta kitto!

Frank Sinatra abeslari eta aktorea jaio zela mendeurrena betetzen dela-eta, gaur (eguaztena, hilak 14) haren inguruko erakusketa zabalduko da Untzagako Jubilatu Etxearen erakusketa gelan. Inaugurazioa dela eta, 20:00etan lehenengo pisuko erabilera anitzeko gelan, dokumentala emango dute eta, jarraian, Marcos Callau eta Lucia Pons-ek erakusketaren nondik norakoak azalduko dituzte. Jaca-ko Ateneoak antolatu duen “Frank Sinatraren mendeurrena (1915-2015)” izenburuko erakusketak hilabete osoa iraungo du (urriaren 31ra arte) eta ohiko ordutegian zabalduko dute: astelehenetik barixakura 19:15etik 21:15era; eta zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.