Sostoarekin santaeskean ibiltzeko entsegu bereziak

Sostoarekin santaeskean ibiltzeko entsegu bereziak
2012/01/26 eta kitto!

Datorren asteburuko zapatuan, otsailaren 4an Santa Ageda bezpera izaki, urteroko ohiturari jarraituta kalejiran ibiliko dira Sostoa abesbatzakoak eta jendea eurekin bat egitera animatu nahi dute. Zapatuko kalejiran abestuko direnak prestatzeko entseguak martitzenean (urtarrilak 31) eta eguenean (otsailak 2) egingo dituzte Musika Eskolan (Portalean), 21.30etan hasita.