Su Ta Gar-ek Herri Urrats-erako sortutako abestia aurkeztu dute

Su Ta Gar-ek Herri Urrats-erako sortutako abestia aurkeztu dute
2023/03/16 eta kitto!
Su Ta Gar taldeak maiatzaren 14an ospatuko den 2023ko Herri Urratserako espresuki sortutako 'Urratsak zubi' kantua aurkeztu dute, Inge Arin artistak egindako bideokliparekin batera. Abestia Donostiako Elkar estudioetan grabatu da eta 'Urratsak zubi' lelopean azken 40 urteetan «Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean» Herri Urratsek egindako zubi-lana azpimarratzeko eta etorkizuna segurtatzeko eta zimenduak indartzen jarraitzeko beharrezkoa dela nabarmentzeko egin dute. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren 40. urteurrena izango da aurtengoa eta abestiaren aurkezpena Baionan egin dute, Su Ta Gar taldeko kideak bertan zirela. Taldekoek esan zutenez, “beren estilotik gehiegi urrundu gabe, mundu guztiarentzat egokia den kantu bat» sortu nahi izan dutela azaldu zuten.