Su Ta Gar taldearen bideoklip berria interneten ikusgai

Su Ta Gar taldearen bideoklip berria interneten ikusgai
2013/02/21 eta kitto!

Youtube-n nahi duenak ikusteko moduan dago Su Ta Gar taldearen lan berriena: Zain zure zain baladaren bideoklipa. Arteman Komunikazioa enpresak egin du bideoa eta bertan ikusten diren irudi gehienak Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan grabatu dituzte: "Lurrunezko trena martxan jartzeaz gain, aireko irudiak ere hartu ditugu". Su Ta Gar taldeko kideekin batera Leyre Berrokal eta Erea Lopez aktoreek eta beste hainbat lagunek jardun dute figurante lanetan. Film labur estiloko bideoklipak maitasun istorioa kontatzen du eta Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan girotuta dago.