Su Txikian antzezlanaren lehenengo funtzioa gaur

Su Txikian antzezlanaren lehenengo funtzioa gaur
2012/11/21 eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 21) Glu Glu Producciones taldeak Su Txikian-A Fuego lento antzezlanaren lehenengo funtzioa taularatuko du Eibarren, Arrate Kultur Elkartean 20.30etatik aurrera. Gaurko saioa formatu txikian eta euskaraz eskainiko dute. Datozen egunetan ere, hilaren 22an (euskaraz), 23an, 24an eta 25ean (gazteleraz) 20.30etan taularatuko dute Coliseoan. Sarrerak 15 euro balio du eta azken emankizun biak, asteburukoak Amañako Jaiak-ek antolatu dituenez, horietarako sarrerak aldez aurretk erosteko aukera dago Kili-Kili eta Caserio tabernetan eta Kros Sport kirol dendan. Galder Pérezek zuzendutako lanak 2001ean Arnaldo Otegik eta Jesús Egigurenek Txillarre baserrian hasitako elkarrizketa sektrtuak eta haien ostekoak eramango ditu taula gainera.