Teatro Meridional taldeak Negra taularatuko du gaur Hezkuntza Esparruan

Teatro Meridional taldeak Negra taularatuko du gaur Hezkuntza Esparruan
2012/03/06 eta kitto!

Emakume etorkinak dira Teatro Meridional taldeak gaur 20.30etatik aurrera Hezkuntza Esparruan (Unibertsitatean) eskainiko duen Negra lanaren ardatza: Maria Szerezevsky antzezleak hiru pertsonaiaren bizipenak kontatuko ditu taula gainean, horretarako beste horrenbeste bakarrizketaz baliatuta. Sarrerak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Hezkuntza Esparruko leihatilan bertan erosteko moduan ipiniko dituzte salgai, 11 eurotan. Emanaldia 35. Antzerki Jardunaldien programazioaren barruan antolatu dute, Eibarko Emakumeen Mahaiarekin elkarlanean, Martxoaren 8aren harira.