The Mood Rings taldeak kontzertua emango du barixakuan Coliseoan

The Mood Rings taldeak kontzertua emango du barixakuan Coliseoan
2020/09/29 eta kitto!
The Mood Rings Eibarko taldeak kontzertua emango du barixakuan, urriaren 2an, 20:30ean Coliseoan. Mutrikun, Axular Arizmendiren estudioan bere lehen lana grabatzen amaitu berri duen taldeak rock musika egiten du eta disko berrian 60. hamarkadako kutsua duten abestiak bildu dituzte. Emanaldia Udaleko Kultura sailak antolatu du eta sarrerak 5 eurotan daude salgai, interneten, Kutxabank sarrera-salmentarako zerbitzuaren bitartez. Bestela, Coliseoko leihatilan eros daitezke, barixakuan 17:30etik 19:30era edo, bestela, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.