TopaEguna jaia ospatuko da zapatuan Soraluzen

TopaEguna jaia ospatuko da zapatuan Soraluzen
2013/09/26 00:00
eta kitto!

Pil-Pilean Soraluzeko euskara elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta TopaEguna euskaltzaleen jai eguna ospatuko da bihar (zapatua, hilak 28) Soraluzen. Horretarako 11.00etan hasi eta egun osoa beteko duen egitaraua prestatu dute: goizean Umeen Hiria, berba-probak, Andrabanda feminista, Kantu Jira eta puzgarriak egongo dira, jarraian herri bazkaria egingo da eta bazkalostean jaiak jarraituko du, Irrien Lagunak, Kultur Gindak, Hezitzaileen arteko jolasak eta kalejirarekin; 18.00etan Euskal Herri osoko euskaltzaleen topaguneetako ordezkarien parte-hartzea izango duen ekitaldi nagusia egingo da eta, hori amaituta, Xero Xiette taldeak erromeria eskainiko du; eta 22.30etatik aurrera Kokein eta Gose taldeek Zubian emango duten kontzertuak agurtuko du jaia.