‘Trenpraren guarpena’ dokumentala emango dute gaur Portalean

‘Trenpraren guarpena’ dokumentala emango dute gaur Portalean
2021/09/23 eta kitto!
Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten ‘Tenpraren guarpena’ dokumentala ikusteko aukera egongo da gaur, 19:00etan, Portalean. Bertan, belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ezberdinekin historia berdina kontatzen ageri dira.

Lahidalgak eta Puertasek Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren amaierako lan modura sortu zuten dokumentala eta ekainean aurkeztu zuten. Oso harrera ona izan zuen eta Kimu Berri 1. Saria jaso zuten, gradu bukaerako lanaren aurkezpen onenaren saria.

Udan hainbat tokitan erakutsi dute ikus-entzunezkoa Kezka dantza taldearen eta Klub Deportiboaren eskutik, eta Udalaren laguntzarekin ailegatuko da gurera. Emanaldia 2. solairuan, areto nagusian, izango da eta joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du kezka@dantzan.com helbidean edo Kezka dantza taldearen WhatsAppean (605 711 429).