Trio Medianoche taldearen emanaldiak guztiz hunkitu zituen "La Voz Senior" saioko epaimahaikideak

Trio Medianoche taldearen emanaldiak guztiz hunkitu zituen "La Voz Senior" saioko epaimahaikideak
2022/01/11 17:48
eta kitto!
Antena 3 telebista kateko "La Voz Senior" saioan egon ziren Trio Medianoche taldekoak aurreko zapatuan eta harrera ezinhobea izan zuten eibartarrek "Audiciones a ciegas" izenekoan: Los Panchos taldearen "La hiedra" kantuarekin epaimahaikideak erabat hunkitzea lortu zuten eta, abesten amaitu eta jarraian, David Bustamante, Niña Pastori, Antonio Orozco eta José Mercé saioko "coach"-ek zoriondu zituzten, emanaldiaren profesionaltasuna goraipatuta. Azken egunotan beste askok zoriondu dituzte, batzuk zuzenean eta beste askok sare sozialen bitartez helarazi dizkieten mezuak idatzita eta hirukoteak bere esker ona azaldu nahi die guztiei, erakutsitako babesarengatik. Jarraian entzun dezakezue eibartarrek telebistan eskainitako kantua: