Trio Medianoche taldekoak elkarrekin aritu dira kantuan, bakoitza bere etxetik

Trio Medianoche taldekoak elkarrekin aritu dira kantuan, bakoitza bere etxetik
2020/04/28 13:38
eta kitto!
Etxean bete beharreko konfinamendua arintzeko asmoz, artista asko ari dira euren etxetik saioak eskaintzen, batzuk bakarka eta beste batzuk, berriz, taldean, interneteko plataforma ezberdinek horretarako ematen duten aukera aprobetxatuta. Trio Medianoche taldekoak ere animatu dira eta, bakoitza bere etxean egon arren, modu birtualean elkartu dira Para que no me olvides izenburuko kantua elkarrekin jotzeko eta, bide batez, jendeari etxean geratzeko gogoratzeko. Pedro Bartrak, Jesus Mari Bastidak eta Bernardo Aguilerak osatutako hirukoteak bere Facebook orriaren bitartez partekatu du bideoa eta, normala den bezala, jendeak pozarren hartu du.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

https://youtu.be/IBO6Ow2HZX4