Txema Garcia-Vianaren "Pentaedroa" izan dute hizpide Idazlearekin Harixa Emoten-eko azaroko saioan

Txema Garcia-Vianaren "Pentaedroa" izan dute hizpide Idazlearekin Harixa Emoten-eko azaroko saioan
2020/11/04 eta kitto!
Juan San Martin Udal Liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duten Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurle taldekoak Txema Garcia-Vianarekin Pentaedroa berak idatzitako nobelari buruz aritu ziren berbetan atzo, betiko moduan Antxon Narbaizak dinamizatutako solasaldian. Euskal Idazleen Elkarteak eskaintzen duen programaz baliatuz, hilean behin Portalean egiten duten saiora idazlea bera etortzen da, bere liburua irakurleekin komentatzera.