Txistularien Gabonetako kontzertua barixaku eguerdian izango da, Untzagan

Txistularien Gabonetako kontzertua barixaku eguerdian izango da, Untzagan
2021/12/21 eta kitto!
Usartza Txistulari Taldekoek barixakuan, abenduaren 24an emango dute Gabonetako kontzertua, 12:00etan Untzaga plazan. Kontzertuan metal boskotearen, perkusioaren eta ahotsaren laguntza izango dute eta, Euskal Herrian oso ezagunak diren Gabon kantuekin batera, Alemania eta Ameriketako doinuak ere joko dituzte.

EGITARAUA


“Gabon abestiak” (Isidro Ansorena)


“Gabonetako sonatatxoa” (Jose Inaxio Ansorena)


“Atzerriko eguberria” (J.I. Ansorena)


“Alborada navideña” (Luis Urteaga)


“Little drummer boy” (Ameriketako doinua)


“Hallelluyah” (Leonard Cohen; Mold: Xanet Arozena)


“Last Christmas” (George Michael-Wham)


“White Christmas” (Bossa nova) (Ameriketako doinua)


“American Christmas” (Ameriketako bilduma)


“Martxa Radezsky” (Johann Strauss; Mold: Ruper Lekue)