"Txopitea eta Pakea" Udalaren saririk garrantzitsuena jaso du Maite Arroitajauregi musikariak

"Txopitea eta Pakea" Udalaren saririk garrantzitsuena jaso du Maite Arroitajauregi musikariak
2021/05/21 eta kitto!
Gaur goizean jaso du Maite Arroitajauregi eibartarrak  "Txopitea eta Pakea" saria Jon Iraola alkatearen eskutik, udaletxeko pleno aretoan, Udal ordezkarien eta musikariaren familiaren aurrean. Pozik hartu du Arroitajauregik Eibarko Udalak ematen duen saririk garrantzitsuena eta, eskerrak ematearekin batera, bi kantu eskaini ditu Udalaren kanaletik streaming bitartez jarraitu ahal izan den ekitaldian. Arroitajauregik, Arantzazu Callejarekin batera, martxoan jaso zuen Musika Onenaren Goya saria, Pablo Aguerok zuzendutako “Akelarre” filmean egindako lanagatik. Gaurko ekitaldian musikagintzan egin duen 20 urtetik gorako ibilbidea goraipatzeaz gain, Eibarko Musika Eskolan irakasle modura egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu dute.

Goya sarirako izendapenaren berri izan zuenean egindako ELKARRIZKETA irakurri nahi baduzue HEMEN sakatu.