Udal Artxiboak scape room bat antolatu du ekainaren 7rako

Udal Artxiboak scape room bat antolatu du ekainaren 7rako
2019/05/21 eta kitto!
Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatuko da ekainaren 7an eta Eibarko Udal Artxiboak ‘Genealogistaren hilketa izeneko scape room edo abentura jolas bat egingo du egun horretan 11:30ean. Hilketa baten inguruko intrigazko istorioan oinarritzen da jolasa eta hiltzailea zein den asmatu beharko dute parte-hartzaileek. Jolasak 45 minutu iraungo ditu.

Udal artxiboan eman daiteke izena 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik barixakura, maiatzaren 31ra arte.